Gizartea -

Gertakaria

Lehergailu batek eztanda egin du Zaragozako Pilarko basilikan

Eztanda jazo denean basilika zabalik zegoen. Dena den, leherketak ez du zauriturik eragin.

Pilarko Amabirjinaren basilika. Argazkia: EFE
Pilarko Amabirjinaren basilika. Argazkia: EFE
Etxean egindako lehergailu batek eztanda egin du El Pilar basilikan

0:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxean egindako lehergailu batek eztanda egin du gaur Zaragozako Pilarko Amabirjinaren basilikaren barruan. Polizia iturrien esanetan, eztanda jazo den unean basilika zabalik zegoen, halere, ez da zauriturik egon. Gertakari honen atzean, ezker-muturreko talderen bat egon litekeela uste du Poliziak.

Leherketa gertatu denean basilika jendez hustu eta plaza inguratu dute, beste lehergailuren bat egon zitekeelakoan. Poliziak, ordea, ez du tenplu barruan lehergailu gehiagorik aurkitu.

13:45ean izan da leherketa, eta, aipatu bezala, honek ez du zauriturik eragin. Dena dela, osasun-zerbitzuek belarriko minez zegoen edadeko emakume bat artatu behar izan dute.

Eztanda gertatu den unean tenplu barruan zegoen beste emakume batek ziurtatu du, leherketa izan denean zarata handia entzun dela; hirugarren emakume batek, berriz, eserita zegoen bankua mugitu egin dela nabarmendu du.

Ikerketa iturriek jakinarazi dutenez, alarma piztea zen egileen helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea