Gizartea -

Ezbeharra Santiagon

Tren-istripuko lekukoen deklarazioak irailera arte amaitu dira

Halaber, Santiagoko tren istripuan zauritutako 18 pertsonak Galiziako ospitaletan sartuta jarraitzen dute. Horietako bat larri dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiagoko tren-istripuko lekukoen lehen deklarazioak amaitu dira eguerdi honetan, eta, hasiera  batean, irailean ekingo diete berriro.

Epaile-instruktoreak denbora horretan kasuari buruzko eginbideak egiten jarraituko du. Oraingoz, 28 partikular daude, biktimen edo zaurituen familiarren artean.

Gaur goizean Luis Alaez epailearen aurrean tren-istripuko segurtasun pribatuko guardiak, ikuskatzailearekin batera bidaiari moduan zihoan Renfeko langile batek eta tren-istripua izan baino lehen zegoen gidariak testifikatu dute.

Lehenengo biek, epaileen arabera, 20 minutuz lekukotasuna eman dute, tren-gidariaren deklaraziok, aldiz, ordu eta erdi iraun du.

18 zaurituk ospitalean jarraitzen dute

Halaber, Santiagoko tren istripuan zauritutako 18 pertsonak Galiziako ospitaletan sartuta jarraitzen dute. Horietako bat larri dago.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea