Gizartea -

Donostia

Hil egin da Kontxako barandatik eroritako gaztea

26 urteko gizonezko valentziarra Donostiako Ospitaleko Zainketa Berezien Unitatean hil egin da. Ezbeharra asteartean gertatu zen, 04:30 aldera.

Donostiako Kontxako baranda.. Argazkia: Jose Maria Vega
Donostiako Kontxako baranda.
Donostiako Kontxako baranda.. Argazkia: Jose Maria Vega

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hil egin da astearte honetan Kontxako baranda batetik hondartzara jausitako 26 urteko gazte valentziarra. Donostiako Ospitaleko Zaintza Intentsiboetako Unitatean zendu da, ezbeharrak eragindako zauri larrien ondorioz, ospitaleko iturriek azaldu dutenez.

Gertakaria asteartean izan zen, goizaldeko 4:30 aldera, gaztea hondartzako baranda batean jesarrita zegoenean. Atzera jausi zen, eta burua harresitik gertu dauden arroken aurka jo zuen, momentu horretan itsasbehera zegoelako.

Istripua gertatu zenean, gaztea bikotekidearekin zegoen, eta egoera oso larrian eraman zuten erietxeko Zaintza Intentsiboetako Unitatera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea