Gizartea -
Ikuspegiren ikerketa
Euskal herritarrak etorkinez: 'Onartu bai, baina mugak nahi ditugu'
Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiko koordinatzailearen ustez, euskal herritarrak "anbibalenteak" gara. Euskadin bizi den atzerriko biztanleria jaitsi egin da hamabost urtean lehen aldiz.
Erredakzioa
Gorka Moreno Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiko koordinatzailearen ustez, euskal herritarrak "anbibalenteak" gara etorkinei dagokienez. "Onartu egiten ditugu, eta ez ditugu krisiaren errudun jotzen, baina mugak nahi ditugu legez kanpokoentzat", azaldu du.
EFEri eskainitako elkarrizketan, Morenok Euskadin bizi den kanpoko biztanleriaren egoera aztertu du. Etorkinen kopuruak behera egin du hamabost urtean lehen aldiz; 3.729 gutxiago zenbatu dituzte. "Kanpotik etorritako batzuek alde egin dute, baina ez dira asko", esan du.
"Legezko faktore bat dago jaitsiera horretan: etorkin askok, batik bat latinoamerikarrak, Espainiako herritartasuna lortzen dute, espainiarrak izatera pasatzen dira, eta orduan ez dira kanpotar moduan kontatzen", azaldu du Morenok.
"Jarrera anbibalentea"
"Euskal Herrian pobrezia etorkinen pobrezia da. Horien herena dago egoera horretan; hemengo biztanleen artean, aldiz, % 5ekoa da tasa hori. Ez dago autoktono pobrerik, eta oparoaldian are eta gutxiago ziren: pobreziaren lekua etorkinek hartzen dute", adierazi du Morenok.
Euskal herritarrek hori badakitela dirudi, ez dituztelako krisiaren errudun jotzen: "Jendeak badaki etorkina sufritzen ari dela. Askok etorkinak diren bizilagunak ditugu, eta pasatzen ari direna ikusten dugu, eurek ez dutela krisia sortu".
Halere, Ikuspegiren azken ikerketaren arabera, euskal herritarren % 21ek legez kanpoko etorkinek alde egitea nahi dute.
Morenok azaldu duenez, Euskadin "jarrera anbibalentea dugu: lan kontratuarekin etortzen dena onartzen dugu, baina suebakia egin nahi duenik era badago, murrizketak nagusi diren honetan euskal herritarrak kanpotik datorrenaren aurrean nolabaiteko lehentasuna izan dezan".