Gizartea -

Ezbeharra Santiagon

Istripua izan baino 7 segundo lehenago galgatu zuen trena makinariak

Santiagoko Instrukziozko 3 zenbakiko Auzitegiak jaso dituen datuak dira, kutxa beltzetatik ateratakoak. Ikuskatzaileak deia egin zuenean 199 km/h-ko abiaduran zihoan.

Istripuko tren ikuskatzaileak epailearen aurrean deklaratu du

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Jose G.A. Santiagon aurreko uztailaren 24ean trenbidetik atera zen treneko gidaria istripua izan baino zazpi segundo lehenago saiatu zen trena gelditzen, hau da, ikuskatzaileak egindako deia bukatu eta lau segundora.

Istripua izan zenean, trena 179 km/h-ko abiaduran zihoan, eta leku horretan gehienezko abiadura 80koa da.

Santiagoko Instrukziozko 3 zenbakiko Auzitegiak jaso dituen datuak dira, kutxa beltzetatik ateratakoak, eta txosten horretan agertzen denez, larrialdiko galga sakatu zuenean trenbidetik kanpo zegoen eta abiadura 153 km/h-ra jaitsi zen.

Ikuskatzaileak deitu zuenean, trenak 199 km/h-ko abiadura hartuta zeukan, eta deia bukatu ostean 195 km/h-an. Makinariaren azken hotsa entzun zenean, galgaren gailua larrialdiko egoeran zegoen.

11:00ak aldera jaso du txostena Auzitegiak, eta deia 20:39:06ean egin zela baieztatu dute, momentu horretan Alvia trena 199 km/h-ko abiaduran zihoan eta 20:19:15ean hitz egiten hasi ziren.

20:39:52ean jaso du kutxa beltzak tren-gidariaren ahotsa azkenengoz, trena 195 km/h-ko abiaduran zihoanean; 20:40:55ean 195 km/h-ra zihoan trena, hau da, trenbidetik irten baino 11 segundo lehenago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea