Gizartea -
Zirkulazio istripua
Kamioi gidari bat hil da Urnietan, A-15ean izan den istripuan
Ezbeharraren ondorioz, 61 urteko gidari portugaldarra ibilgailuan harrapatuta geratu da.
Erredakzioa
Hil egin da Urnietan istripua izan duen kamioi gidaria, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. 61 urteko gidari portugaldarra da hildakoa.
Ezbeharra 12:10ean izan da, A-15 errepidean. Kamioia errepidetik irten eta irauli egin da, eta, ondorioz, gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da.
Suhiltzaileek atera dute, larri zaurituta, baina bertan hil da geroago, zauri horien ondorioz.
Istripua dela-eta, Donostiarako bi bideak eta Iruñerako beste bide bat itxi behar izan dituzte, eta auto ilarak sortu dira.
20:15ean, kamioia errepidetik kentzeko lanak amaitu dituzte garabiek, eta eskubiko erreiak zabaldu dituzte, Iruñeko noranzkoan eta Donostiako noranzkoan.