Gizartea -

Tragedia Galizian

Azken 70 urteetako tren istripu larriena

Santiagoko istripuan gutxienez 130 lagun hil dira. Halaber, 1944ean 78 bidaiari hil ziren Madril-Galizia tren batek lokomotora baten aurka talka egin ostean.

Gutxienez 77 lagun hil dira Santiagoko tren-istripuan. Argazkia: EFE
Gutxienez 77 lagun hil dira Santiagoko tren-istripuan. Argazkia: EFE
Gutxienez 77 lagun hil dira Santiagoko tren-istripuan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madril-Ferrol ibilbidea egiten zebilen Alvia tren bat errailetik irten da asteazken honetan Santiago de Compostelatik hurbil, 21:00ak aldera, eta horren ondorioz, gutxienez 130 lagun hil dira. Espainian azken 70 urtetan izandako tren-istripu larriena da.

Hildako kopuru gehien eragin zuen istripua 1944an jazo zen: Madril-Galizia ibilbide egin zuen tren espres batek lokomotora baten aurka talka egin zuen. Istripuaren ondorioz, 78 lagun hil ziren.

1972. urtean beste istripu larria jazo zen: Cadiz-Sevilla ibilbidearen tren bat errailetik atera eta 77 hildako utzi zituen.

1980an ere bi istripu larri izan ziren. Uztailean, 17 lagun hil ziren Torralba del Moral geltokian (Sorian) Bartzelona-Madril Talgo tren batek merkantzia-tren baten aurka talka egin ostean. Bi hilabete beranduago, Madril-Valentzia tren batek eta autobus batek talka egin zuten trenbide-pasagune batean Chirivellan (Valentzian). Autobusaren 27 bidaiari hil ziren, eta trenaren bidaiari guztiak, berriz, onik atera ziren.

2003ko ekainean Talgo tren batek eta merkantzia-tren batek talka egin zuten Chinchillan (Albacete). Istripuak 19 hildako utzi zituen. 2004ko martxoan, berriz, sei gazte hil ziren Martin de Yeltes udalerrian, Salamancan, trenbide-pasagune batean tren batek gazteen ibilgailua harrapatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea