Gizartea -
Seigarren entzierroa
Zezen batek lau korrikalari harrapatu ditu
Aurtengo San Fermin jaietako lehenengo adarkatuak izan dira, orain arte zezenek ez baitute inor harrapatu.
Erredakzioa
Zezen batek lau lasterkari harrapatu ditu, eta beste hiru ospitaleratu dituzte hainbat traumatismo dituztelako, aurtengo Sanferminetako entzierrorik luzeenaren eta arriskutsuenaren ondoren, jakinarazi dute Nafarroako Ospitaleko iturriek.
Adarkatuetako bat, 20 urteko estatubatuarra, zauria du besoan; eta, beste bat, 47 urtekoa, sabelaldean, iturrien arabera.
El Pilar ganadutegiko (Salamanca) zezenek 2011n entzierrorik azkarrena egin bazuten ere, gaurkoan aurtengo lasterketarik luzeena egin dute: 4 minutu eta 57 segundo.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea