Gizartea -

San Fermin 2013

Lau pertsona ospitaleratu dituzte kontusioak eta kolpeak zituztelako

Zezenek ez dute inor harrapatu San Fermin jaietako bigarren entzierro honetan.

San Ferminetako bigarren entzierroa garbia eta azkarra izan da. Argazkia: EFE.
San Ferminetako bigarren entzierroa garbia eta azkarra izan da. Argazkia: EFE.
San Ferminetako bigarren entzierroa garbia eta azkarra izan da. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau korrikalari ospitaleratu dituzte San Fermin jaietako bigarren entzierroan, kontusio eta kolpeak zituztelako. Zezenek ez dute inor harrapatu.

E.R.G. bartzelonarra (37 urte) Estafetatik eraman behar izan dute, eskuin eskuan traumatismo bat zuelako.

I.D.J., 35 urtekoa eta Fuenlabradakoa (Madril), toki beretik eraman behar izan dute, garezurrean traumatismo bat baitzuen.

B.C. Phoenix AEBetako hiriko biztanleak (41 urte) tibia eta peronea apurtu ditu.

Azkenik, J.A.G.E. 48 urteko alacantarra Santo Domingotik eraman dute, ezker belaunean traumatismoa baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea