Gizartea -

Noos auzia

Infantak atzerriko kontuen berri eman ote zuen ikertuko du epaileak

Cristina infantak eta Urdangarinek Ogasunari atzerrian dituzten ondasun eta kontuen berri eman zioten ikertuko du Jose Castro epaileak.

Cristina infantaren atzerriko kontuak aztergai. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro Noos auziko instrukzio-epaileak Cristina infantak, Iñaki Urdangarinek, Diego Torresek, Ana Maria Tejeiro haren emazteak eta Carlos Garcia Revenga infanten idazkariak 2002tik atzerrian kontuak, baloreak, errentak eta ondasunik duten, eta horien berri eman ote duten, argitzea eskatu dio Ogasunari.

Hori izan da gaur, ostirala, Jose Castro epaileak hartutako erabakia, Manos Limpias sindikatuak eskatuta, eta horren arabera, Castrok jakin nahi du atzerrian ondasunak eta kontuak dituztenek aurkeztu behar duten 720 eredua Ogasunean aurkeztu ote duten.

Betebehar fiskal honen arabera, Espainiatik kanpo edozein ondasun dutenek ‘Atzerriko ondasunen aitorpen informatiboaren’ 720 eredua aurkeztu behar zuten, eta apirilaren 30era arte zuten horretarako epea.

Horrela, finantza-entitate guztietako kontuak, edonolako ondasun eta ondasunen gaineko eskubideak, eta atzerrian gordetako, kudeatutako eta lortutako baloreak, eskubideak, aseguruak deklaratu behar dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea