Gizartea -

Gertaera

56 urteko emakume batek, ustez, bere ama hil du Muxikan

Ustezko hiltzaileak berak deitu dio Ertzaintzari, aizkoraz ama hil duela esanaz.

Muxikan emakume bateko haren ama hil du. Argazkia: EFE
Muxikan emakume bateko haren ama hil du.
Emakume batek aizkoraz hil du bere ama Muxikan

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, 56 urteko emakume batek haren ama hil du bart gauean, Muxikan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ustezko hiltzaileak berak deitu dio Ertzaintzari 21:40 inguruan, aizkoraz ama hil duela esanez.

Larrialdi zerbitzuetako kideak gertaeraren tokira heldu direnean, bizirik zegoen 83 urteko emakumea, baina minutu batzuk geroago, bertan hil da zaurien larritasuna tarteko.

Ustezko hiltzailea atxilotu dute, eta, antza denez, depresioa zuen eta hori gainditzeko medikuen laguntza jasotzen ari zen.

Hilketak samina eragin du senitartekoan eta Muxikako biztanleen artean. Antza denez, San Roman baselizaren inguruko baserri batean bizi zen familia.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko.

Psikiatria gunera eraman dute

Ustez ama hil duen 56 urteko emakumea Galdakaoko ospitalera eraman dute, psikiatriara, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea