Gizartea -
Erreskatea eskatu dute
Grande-Marlaskaren senitartekoa da Kolonbian bahitutakoetako bat
Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri ministroak bi turista bahitu dituztela baieztatu du. Angel Sanchez eta Concepcion Marlaska dira bi bahituak, Kolonbiako agintariek baieztatu dutenez.
Erredakzioa
Espainiako bi turista (gizonezko bat eta emakumezko bat) bahitu zituzten Kolonbian joan den ostiralean, bertako iturri judizialek jakitera eman dutenez. Informazio horren arabera, bahitzaileek erreskatea eskatu dute.
Bahitutako emakumea Fernando Grande-Marlaska epailearen senitartekoa dela ere azaldu dute iturri horiek. Kolonbiako agintariek, bestalde, bi lagunen izen-abizenak jakitera eman dituzte: Angel Sanchez Fernandez (49 urte) eta Maria Concepcion Marlaska Sedano (43 urte). Avilesekoak (Artusias) dira biak, eta oporretan zeuden Kolonbian.
Gobernuak bahiketa baieztatu du
Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri ministroak, bestalde, Espainiako bi turista bahitu dituztela baieztatu du. Gobernua "Kolonbiako Exekutiboarekin eta senitartekoekin" harremanetan izan da ''lehen minututik'', Espainiako diplomaziaren arduradunak Senatuko pasilloetan azaldu duenez.
Bahiketaren inguruko xehetasunik ez du eman Garcia-Margallok. Atzerri ministroaren hitzetan, egoera hauetan "zuhurtziaz jokatzea etxeko araua da".
Bahitutako pertsonetako bat Grande-Marlaska epailearen senitartekoa den ez du argitu ministroak: "Ez dut baieztatzen, ezta gezurtatzen ere".