Gizartea -

Herri-galdeketa

Karrantzako bizilagunen herenak bozkatu du zezenketen herri galdeketan

Asteartean eta jendaurrean egingo dute boto kontaketa Udaleko osoko bilkuren aretoan.

Herri galdeketa egingo dute Karrantzan, jaietan zezenketak egin ala ez erabakitzeko. Argazkia: EiTB
Herri galdeketa egingo dute Karrantzan, jaietan zezenketak egin ala ez erabakitzeko.
Zezenketen inguruko bigarren bozketa eguna izan dute Karrantzan

0:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 753 bizilagunek eman dute boza Karrantzan, boza emateko eskubidea zutenen herenak hain zuzen. Udalak antolatu du herri galdeketa iraileko festetan zezenketak egiten jarraitu ala ez erabakitzeko.

Botoa emateko bigarren eguna izan da gaurkoa, izan ere, asteazkenean, herrian jaieguna zela aprobetxatuz, botoa emateko aukera izan zuten herritarrek. Igande honetan 11:00etatik 14:00etara eman ahal izan dute botoa herritarrek, udaletxean. Boto kontaketa asteartean egingo dute, jendaurrean, udaletxeko osoko bilkura aretoan.

Lehen egunean, 382 bizilagun joan ziren botoa ematera eta igande honetan beste 371 joan dira Raul Palacio alkateak esan duenez.

Parte-hartzea edozein dela ere, emaitza loteslea izango da.

Zezenketak herriko jaietan

25 elkartek osatutako Jai batzordeak bultzatu du herri galdeketa. Horien ustez, herritarrei galdetu behar zaie krisi garai honetan ere, zezenketei eutsi behar zaien ala ez.

Udalak 35.000 euro ditu haran guztiko jaiak antolatzeko eta zezenketak 7.200 euro inguru balio ditu.

Herriko Festa Batzordeak gazteentzako kontzerturen bat egitea proposatu zuen baina aurrekontuarekin ezin dira bi gauzak antolatu. Hori dela eta, herritarrei zezenketekin jarraitu ala ez aukeratzeko eskatu zaie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea