Gizartea -
Udalaren biztanle errolda
Etorkinen kopurua jaitsi egin da Bilbon lehen aldiz
Bilbon bizi diren etorkinen artean, gehienak Boliviakoak eta Kolonbiakoak dira.
Erredakzioa
Bilbon bizi diren etorkinen kopurua jaitsi egin da lehen aldiz. 2012ko datuak dira, eta zehazki, 1.668 etorkin gutxiago egon dira. Guztira, 350.000 biztanleetatik % 8,15 etorkinak dira.
Udalaren biztanle erroldaren arabera, 2013ko urtarrilaren 1era arte, bertakoak direnen kopurua ere jaitsi egin da 2000. urtean hasitako joerari eutsiz. Iaz, 865 lagun gutxiago bizi ziren Bilbon.
Etorkinen artean, jaioterria kontuan hartuta, batik bat Boliviako eta Kolonbiako lagunak bizi dira, 4.151 eta 2.527 hurrenez hurren; etorkinen % 23, 41.
Jarraian, Marokoko (2.490 lagun), Errumaniako (2.354), Txinako (1.848), Paraguaiko (1.549) eta Ekuadorreko (1.011) etorkinak dira gehienbat Bilbon daudenak. Halaber, Europar Batasunetik datozen etorkinen kopurua % 16,2koa da.
Bilboko Udalaren arabera, jaitsieraren arrazoien artean, krisi ekonomikoa eta lan merkatuaren egoera daude.