Gizartea -
Biografia
Constantino Romero, agur maisu handiari
47 urtez ibilbide oparoa izan zuen aurkezle eta zinema-bikoizketa aktore ospetsuak. Abenduan erretiroa hartu zuen "That´s all folks" esaldiarekin agurra esanda.
Erredakzioa
Constantino Romero aurkezle, esatari eta zinema-bikoizketa aktore ospetsua larunbat goizalde honetan hil da, 65 urte zituela. 47 urtez ibilbide oparoa izan zuen Romerok. 2012ko abenduan erretiroa hartu zuen "That´s all folks" esaldiarekin agurra esanda.
Romero Albaceten jaio zen 1947. urtean. 1965ean Radio Barcelonan hasi zen lan egiten, eta ondoren, Radio Nacional de España eta TVE telebista-katean aritu zen lanean, 2012ko abenduan erretiroa hartu arte.
Zinema
Romero AEBetako aktore handien ahotsa izan zen gaztelaniaraz bikoiztutako filmeetan, tartean, Darth Vader ('Stars Wars'), Clint Eastwood eta Humphrey Bogart.
Antzerkian eta irratian aditua, aipatutako komunikabide horretan lortu zuen lehen lanpostua: Radio Juventuden hasi, Radio Barcelonatik igaro eta Radio Nacional de España irrati-katean amaitu zuen.
Irrati arloan 60ko hamarkadan AEBetako musika sustatu zuen Radio Juventudeko "Radio Young" irratsaioan. Radio Barcelonan beste hainbat saio izan zituen, "Tino Show" eta "Trotadiscos", eta "Amor, Discos y Recordiscos" beranduago, Radio Nacional irrati-katean.
Telebista
"Opera de tres peniques" Bertold Brechten antzerkirako bertsio batean izan zuen estreinaldia. Zineman ere lan handiak egin zituen: Pepe Carvalho detektibea, Bigas Lunasen 'Lola' filmean eta Carlos Balagueren 'La veritat oculta' pelikulan, besteak beste.
1985. urtean Televisión Española telebista-katean izan zen lehen aldiz "Ya sé que tienes novio" saioarekin. "El tiempo es Oro" saioari esker, Irratiko eta Telebistako Informatzaileren Elkarteak eskainitako Telebistako Saio Onenaren saria irabazi zuen 1990ean.