Gizartea -
Leherketa Mayon sumendian
Atsekabea Azkoien herrian, Sara Frances gaztearen heriotzagatik
Orotara, bost lagun hil dira Filipinetan, Mayon sumendian izandako leherketan.
Erredakzioa
Azkoiengo herritarrak atsekabetuta daude Sara Frances bizilagunaren heriotza dela eta. 31 urteko gaztea Filipinetan hil da, Mayon sumendian izandako leherketan.
Juan Felix Castillo hildakoaren lehengusuak prentsaurrekoa eskaini du gaur Azkoiengo udalbatza aretoan. Azaldu duenez, hildakoak zortzi urte zeramatzan Alemanian, Frankfurt hirian, bizitzen, eta oporretan zegoen Filipinetan, Juri mutil lagunarekin eta haren lehengusuarekin batera. Azken bi horiek ere ezbeharrean hil dira.
Castilloren hitzetan, ondorengo orduetan egingo diote autopsia, eta kontsulatuarekin harremanetan jarri dira dagoeneko, gorpua herriratzeko.
Hildakoaren lehengusuak esker oneko hitzak izan ditu Espainiak Filipinetan duen kontsulatuarentzat. Azaldu duenez, Sara Frances desagertu zenetik arreta "ikaragarria" jaso dute kontsulatuko kideen aldetik.
Maria Jose Vidarreta Azkoiengo alkateak azaldu duenez, "Peralta triste dago". Udalak dolu eguna izendatu du gaurkoa, eta banderak masta erdian daude.