Gizartea -

Hainbat herritan

Lurrikara batek Nafarroa astindu du

Uterga udalerrian kokatu da epizentroa; martxoaren 23an 4,1eko lurrikara bat izan zen Etxaurin. Ondoren, 1,9 eta 2 graduko erreplikak izan dira.

Epizentroa Adios herrian egon da. Irudia: IGN
Epizentroa Adios herrian egon da. Irudia: IGN
Lau graduko lurrikara batek astindu du Nafarroa

1:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurrikara batek Nafarroa astindu du larunbat honetan, 17:18ean. Uterga udalerrian kokatu da epizentroa eta Richter-eko 4 graduko intentsitatea izan du lurrikarak, Geografia Institutu Nazionalak zabaldu duenez. Astindua Iruñean eta hiriburuaren inguruan sentitu da.

Hasiera batean, Getzen eta Adiosen kokatu du epizentroa erakundeak, baina geroago baieztatu egin du Uterga udalerrian izan dela.

Erreplikak

Halaber, 1,9 eta 2 graduko erreplika izan dira ondoren: lehenengoa, larunbat honetako 17:21ean, eta bigarrena, 17:27ean. Bi kasuetan erreplikaren epizentroa Biurrunen izan da, Institutu Geografiko Nazionalaren arabera.

Lehenengo lurrikarra jazo ostean, Nafarroako Larrialdietarako Agentziak herritarren 70 dei jaso ditu. Lurrikara hainbat udalerritan atzeman da: Iruñeko zenbait auzotan, Orkoien, Atarrabian, Sarriguren eta Barañainen.

Halaber, hainbat dei jaso dituzte Ibiriku, Noain, Galar, Olaz-Subiza, Astrain, Esquirotz, Tebas, Tafalla, Erriberi, Gares, Mañeru, Lizarra eta San Adrian udalerritik. Hala ere, Larrialdi Agentziari deitu dioten lagunek ez dituzte haien etxetan kalterik izan.

Horrela, Nafarroak beste lurrikara bat izan du, azken aldian izan dituenez gain. Alegia, otsailaren 14tik apirilaren 14ra bitartean 1,5 gradutik gorako 119 sismo izan dira, gehien bat Etxaurin eta Erreniegan.

Edonola ere, orain arte izandako gogorrena martxoaren 23an Etxaurin izandakoa litzateke, 4,1 gradukoa, hain zuzen. Hori dela eta, gaurkoa bigarrena izango litzateke gogorrenetan.

Etxauriko lurrikara

Martxoan Etxaurin izandako Ritcher eskalako 4,1 graduko lurrikara 04:00ak aldera izan zen. Halaber, Iruñeko hirian zeharo igarri zuten lurrikara, baina ez zen kalterik ezta zauriturik izan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman zuenez.

Jatorria

Azken hilabetetan Nafarroako Erreniegako Mendikatetik hurbil izandako lurrikarrak eztabaidagai izan dira sismologia adituen artean. Horrela, lurrikararen jatorriei buruz ari dira ikertzen.

Gauzak horrela, hainbat adituk diotenez, litekeena da lurrikarak honako bi baldintza hauek eragin izana: batetik, negua bitartean Nafarroan izandako euriteek, eta bestetik, potasa meatzen galerietan izandako balizko luiziek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea