Gizartea -

Itoginak eta hezetasunak

Ysios bodegak auzia jarri dio Calatravari

Guardiako upategiak salaketa jarri du Valentziako arkitektoaren kontra, eraikinak itogin eta hezetasun arazoak baititu.

Ysios bodegaren kanpoaldea. Argazkia: ysios.com
Ysios bodegaren kanpoaldea. Argazkia: ysios.com
Ysios bodegak auzitara eramango du Santiago Calatrava

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteak dira Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak diseinatutako Ysios bodegak itoginak eta hezetasunak dituela. Guardian (Araba) dagoen eraikinaren estaldura metalikoak hainbat arazo izan ditu, egituran oker ainguratuta dagoelako agian. Hainbat alditan saiatu dira hori konpontzen, arkitektoarekin koordinazio lanetan, partxeak jarrita; baina arazoak ez dira konpondu. Gainera, aditu-txosten baten arabera, teilatuaren egituraren arazoak areagotu egin dira, El Pais egunkariak zabaldu duenez.

"Konponketa" horiek ez dituzte itogin eta hezetasun arazoak konpondu, baina, bodegako arduradunek adierazi dutenez, "tenperatura eta hezetasuna neurtzeko hartutako neurriei esker, produktuaren kalitatea ez da kaltetu".

"la calidad del producto no se ve afectada gracias a las eficaces medidas que se toman en bodega para controlar en todo momento la temperatura y humedad óptimas para la elaboración del vino".

Enpresak Gasteizko Instrukziozko 4. Epaitegian salatu ditu Santiago Calatrava, proiektugile eta obraren zuzendari moduan, eta obrak aurrera eraman zituen enpresa: Ferrovial, SA.

Bodegak bi milioi euro eskatu ditu estaldura konpontzeko. Horretarako, estalki berri bat jarriko dute aurrekoaren gainean, egitura egokitu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea