Gizartea -

Lege proiektua

Frantziako Senatuak homosexualen ezkontzak onartu ditu

Lege proiektua indarrean sartu ahal izateko Asamblea Nazionalak berretsi beharko du orain.

Ezkontza homosexualen aldeko manifestazioa, Parisen.
Ezkontza homosexualen aldeko manifestazioa, Parisen.
Ezkontza homosexualen aldeko manifestazioa, Parisen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sexu bereko bikotekideen ezkontzak eta horien adoptatzeko eskubidea jasotzen duen lege proiektua onartu dute ostiral honetan Frantziako Senatuan. Lege proiektua indarrean sartu ahal izateko Asanblada Nazionalak berretsi beharko du orain.

Fracois Hollanderen Gobernuaren proiektu garrantzitsuenetako bat da homosexualen arteko ezkontzak legeztatzearena. Ostiral honetan Senatuan egin den bozketan alderdi ezkertiar guztien babesa jaso du lege proiektuak, salbuespen batzuk izan ezin. UMP eta UDI alderdietako (zentro-eskuin) hainbat senatarik ere babestu dute lege proiektua. Bozketa, eztabaida sutsuz jositako aste baten ostean jazo da.

Christiane Taubira Justizia ministroak aurkeztu duen idatziak ez du ia zuzenketarik jasan Senatuan, eta Asamblea Nazionalean ere (Gobernuak gehiengo duen organoa), aldaketa handirik jasan gabe egingo duela aurrera aurreikusten da.

Hainbat hedabide frantsesek jasotzen dutenez, ez da baztertzen Asamblea Nazionala maiatzaren amaieran izango den lege proiektuaren idatziaren bigarren irakurketan "ados" agertzea, gaur Senatuan aurrera atera den idatzia berretsiz.

Hori gauzatu ostean legea indarrean sartuko litzateke, dena den, oposizioak Frantziako Konstituzio Kontseiluan helegitea aurkeztuko duela iragarri du.

Legea aurrera ateraz gero, Frantzian 1981ean heriotza zigorra indargabetu zenetik izan den erreformarik garrantzitsuena izango litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea