Gizartea -

Gertakaria

Txirrindulari bat hil da kamioi batek harrapatuta, Basaurin

Gizonezkoa BI-625 errepidean hil da, Sidenor enpresaren ondoan. Osasun-zerbitzuak bertaratu badira ere, ezin izan dute gizonezkoa suspertu.

Txirrindulari bat hil da Basaurin, kamioi batek harrapatuta

0:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elorrioko txirrindulari bat hil da Basaurin (Bizkaia) kamioi batek harrapatuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Aipatu iturrien arabera, ezbeharra BI-625 errepidean gertatu da, Sidenor enpresaren aldamenean.

55 urteko txirrindularia istripua gertatu den lekuan bertan hil da, eta osasun-zerbitzuak bertaratu badira ere, ezin izan dute gizonezkoa suspertu. Gainera, kamioi-gidaria ospitalera eraman behar izan dute antsietateak jota.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea