Gizartea -
Aldaketak
DGTk abiadura 130 km/h-ra pasatzea proposatu du errepide batzuetan
Abiadura hori errepideek baldintza jakin batzuk betetzen badituzte eraman ahal izango da, besteak beste, bidearen zati horretan istripurik egon ez izana.
Erredakzioa
Autobia eta autobide batzuetan abiadura 130 km/h izatera pasatu daiteke, baldintza jakin batzuk betez gero, besteak beste, bidearen zati horretan istripurik egon ez izana. Estatuko hainbat kaleetan, aldiz, ezin izango da 30 km/h baino gehiagora joan.
Zirkulazioko Arautegi Nagusia aldatzen den lege-dekretuaren airreproiektuaren zirriborroak hori jasotzen du. Halaber, ertza duten errepide konbentzionalen abiadura maximoa 90 km/h-ra murrizten du, egun, 100 kilometrotan ezarrita.
Proposamenaren arabera, zinturoia derrigorrez erabiltzeko salbuespenak bertan behera geratuko ziren, eta, adibidez, taxistek, merkantzien banatzaileek eta larrialdietako zerbitzuen ibilgailuetako bidaiariek jarri egin beharko lukete.