Gizartea -
Gertakariak
Aian galdutako emakumezkoa hilda aurkitu dute
57 urteko emakumea etxetik hiru kilometrota aurkitu dute. Abadiñon, berriz, 74 urteko gizonezko bat paseatzera atera zen atzo, baina ez zen etxera itzuli.
Erredakzioa
Ertzaintzako erreskate taldeak Aian galdutako 57 urteko emakumezkoaren hilotza aurkitu du. Gorpua 14:40ak aldera aurkitu dute, Asteasuko mendi magal batean, GI-2631 errepidetik gertu, hildakoaren etxebizitzatik hiru kilometrora.
Ertzaintzaren erreskate taldea, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea, DYAko langileak eta hainbat herritar aritu dira bilaketa lanetan.
Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du heriotzaren inguruko zehaztasunik eman.
Abadiñon gizonezko bat falta da
Abadiñon (Bizkaia) ere beste desagertze bat izan zen atzo. Murueta auzoan paseatzera atera zen, baina ez zen etxera itzuli. Gizonezkoak 74 urte ditu eta urrtiasun fisiko bat dauka.
Familiak atzo arratsaldean ohartarazi zuen Ertzaintza eta orduz geroztik haren bila dabiltza. Goizaldeko 04:00etan bilaketa-lanak eten dituzte, baina goizean goiz berriro ekin diote erreskate taldeek gizona bilatzeari.