Gizartea -

Inauteriak

Donostiako Inauterietako desfilea bertan behera utzi dute, euriagatik

Ehunka pertsona bildu dira Bilboko Inauterietako desfilea ikusteko. Ekitaldia Bilboko Konpartsak taldeak antolatuta. Udalak berea bertan behera utzi du aurrekontuetako murrizketen ondorioz

Desfile nagusiak izango dira gaur euskal hiriburuetan. Argazkia: Bego Arizmendi
Desfile nagusiak izango dira gaur euskal hiriburuetan. Argazkia: Bego Arizmendi
Mozorroek hartu dituzte euskal hiriburuak

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Inauterietako desfilea bertan behera utzi dute azken orduetan jausitako euriaren ondorioz.

Donostia Kulturak ateratako oharraren arabera, eguraldiak desfilea egitea oztopatu du. Desfilea 17:00etan hastekoa zen. Gainontzeko ekitaldiak aurreikusi bezala egingo dira.

Donostia Kulturak iragarri duenez, desfilea gaur arratsaldean egingo dute, 17:00etan. Desfilean 26 taldek partu hartuko dute, Gipuzkoako hiriburuko hirigunean.

Desfilea euriteagatik bertan behera utzi duten arren, beste zenbait ekitaldi izan dira; tartean, sokamuturra Trinitate plazan (20:00etan), eta The Joselontxo´s txaranga Alde Zaharrean. Bestalde, Gehituk antolatuta, '1, 2 eta 3' jaialdia hartuko du Jareñok 24:00etatik aurrera.

Bilbo

Ehunka pertsona bildu dira Bilboko Inauterietako desfilea ikusteko. Ekitaldia Bilboko Konpartsak taldeak antolatu du eta aurten Bilbon egin den desfile bakarra izan da, Udalak berea bertan behera utzi baitu aurrekontuetako murrizketen ondorioz.

Desfilean 20 karroza inguruk hartu dute parte; Plaza Biribiletik atera dira eta Arriaga Antzokian amaitu dute, euripean.

Karroza batzuetan Iñaki Azkuna alkatearen kontrako mezu satirikoak zeuden, alkateari desfile bateratua egiteko oztopoak jartzea leporatzen baitiote.

Udalak, berriz, ekitaldi alternatiboak egin ditu Kale Nagusian, "Aratustodromo" delakoa jarrita. Bertan hainbat eszenario daude, dantzan egin eta mozorro lehiaketa egiteko.

Gasteiz

Gasteizko marrazkilariak 12:30ean iritsi dira tren-geltokira. Bertan Kumbalaye batukada-taldeak egin die harrera. Humberto Gutierrez umoristak ekitaldia alaitu du.

Konpartsen ibilbidea 19:00etan hasi da. 20:30ean, berriz, 'Naturaren Indarra' ikuskizunaz disfrutatu dute. 23:00etatik 03:00ak arte, herri-musika izan dugu entzungai Joselu Anaiak abeslariaren eskutik (Espainia plazan). Samba batukada batek Gasteizko Alde Zaharra girotu du 00:00etatik aurrera.

Iruña

Nafarroako hiriburuan kalejirak goiz hasi dira (lehena, 11:00etan). Umeentzako ekitaldi anitz izan dira. Halaber, 18:00etan mozorro-desfilea abiatu dute Juan Labritetik abiatuta. 20:00etatik aurrera txarangak gaua alaitzen hasi dira. Bestalde, Lucianoren musika entzungai izan da El Bullicio lagun-taldeko lokalean. Gainera, musika eta dantza izan da Auzoenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea