Gizartea -
Trafikoa
Ilarak A-8an Zorrotzan emakume batek istripua izan eta zauritu ostean
Bi autok istripua izan dute Kantabriarako noranzkoan, emakume bat zauritu da eta ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
Emakume bat zauritu da gaur, ostirala, goizean A-8an (Barakaldo inguruan) eta Kantabriarako noranzkoan, istripu batean. Istripua bi autok izan dute eta horren ondorioz auto-pilaketak sortu dira.
Segurtasun Sailaren arabera, zauritutako emakumea ospitalera eraman behar izan dute Zorrotzako bihurguneetan istripua jazo eta gero, bietako bat errepidetik irten eta zenbait txilinbuelta emanda.
Bizkaian ere bai, jausi den zuhaitz batek N-2540 errepideko errei baten zirkulazioa etenarazi du, Zeanurin, Bilbora bidean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea