Gizartea -

Inauteriak 2013

Zein izango da aurtengo mozorro arrakastatsuena?

Otsailaren 7tik 12ra inauteriak izango dira, eta ideiak behar ditugu gure mozorroak prestatzeko. Iñaki Urdangarin, Alberto Chicote eta ETBko atsuakizango dira aurten ikusiko diren mozorroetako batzuk.

Iritsi dira inauteriak Nafarroara

1:05

E.U.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsailaren 7tik 12ra ospatuko dira aurten inauteriak Euskal Herriko herri gehienetan, eta kaleetan kolorea eta pertsonaia bitxiak izango dira nagusi orduan. Mozorroei azken ukituak emateko egunak izango dira hauek, baina azkeneko momenturako utzi duenik ere egongo da, eta "etxetik aurkitzen duen lehen gauzarekin konformatu beharko denik ere bai".

Edonola ere, arrakasta izateko garaiz gaude oraindik; beraz, har ditzagun ideia batzuk eta mozorro originalak prestatuko ditugu.

Azkenaldian ekonomia gaiak puri-purian daude, eta seguruenik batek baino gehiagok Errege Etxearen parodiaren bat egin nahiko du aurtengo inauterietan. Iñaki Urdangarin izango da protagonista, eta trajea, gorbata eta maleta txiki bat nahikoak izango dira mozorroa egiteko. Hala ere, lagunartean bagoaz, erregearen, erreginaren, infanten eta Asturiasko printze-printzesen mozorroak ere egin ditzakegu eta familia osoa parodiatu.

Bestela, gizarte kritika egiteko asmoa badugu, txorizo baten mozorroa ezin hobea izan liteke.

Alberto Chicote sukaldaria ere 2013ko Inauterietako mozorro onenaren saria lortzeko hautagaia izan liteke. Horren izaera bitxiak zeresan handia eman du ikusleen artean, eta baliteke aurten horren imitatzaile ugari agertzea. Ez litzateke lehena izango, gainera, 'Que pim que pam Txipirona' Gabon zahar gaueko saio berezirako sukaldari famatuaren parodia prestatu baitzuten ETBn.

Oraindik oso argi ez badugu, gazteen artean modan dauden pertsonaiak aukera ditzakegu. 'Jersey Shore' saioko Snooky eta 'Gandia Shore' saioko Labrador edo lagunak hautatuz gero mozorrotzeko, arrakasta handia izango dugu seguru.

Ausartegiak ez bagara, modan dauden beste pertsonaia batzuk aukeratzea ere badugu: hobbitak, "Crepusculo" sagako banpiroak, "Juego de Tronos" telesaileko pertsonaiak edo "La que se avecina" telesailekoak (izkira edo txipiroia, adibidez). Bestalde, iazko mozorroetako argazkiak eta mozorroetako bideoak ikus ditzakegu ideiak hartzeko.

Euskal inauteriak

Dudarik gabe, aurten inauterietako protagonista nagusiak Maikruz eta Maikarmen ETB-1eko 'atsuak' izango dira gurean. Imitatzaileak izan dituzte dagoeneko Sunbillako eta Leitzako (Nafarroa) inauterietan, eta ez dira azkenak izango. Asko hasita egongo dira, bai, atsuen mozorroa prestatzen.

'El Conquistador del fin del mundo' saioaren jarraitzaile sutsuak bagara, berriz, aurten badugu nor imitatu: Julian Iantzi, Manu Maritxalar, Korta, Juanito, Michel, Devi...

Euskal inauteri klasikoa nahiago dutenek Zubietako eta Iturengo joaldunen (Nafarroa) mozorroa egin dezakete, edo Lantzeko (Nafarroa) inauterietako Ziripot edo Miel Otxin pertsonaiena, bestela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea