Gizartea -

Gertakaria

Emakume bat hil dute labankadaz Antsoainen

Biktimarekin batera etxebizitza berean bizi ziren bi pertsona atxilotu dituzte. Gertakariak bart jazo dira.

Biktimarekin batera etxebizitza berean bizi ziren bi pertsona atxilotu dituzte
Biktimarekin batera etxebizitza berean bizi ziren bi pertsona atxilotu dituzte.
Antsoainen bi lagun atxilotu dituzte hilketarekin zerikusia dutelakoan

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko emakume bat labankadaz hil dute gaur gauean Nafarroan, Antsoainen, eta bi lagun atxilo hartu dituzte hilketarekin zerikusia dutelakoan, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Atxilotuek 55 eta 30 urte dituzte. Poliziak ez du argitu indarkeria matxistarekin lotutako hilketa bat izan den eta auzia guardiako epaitegiaren esku utzi dute.

Hermanos Noain kaleko etxebizitza batean bi gizonezkoren artean eztabaida larri bat izaten ari zirela esanez dei bat jaso dute agenteek gauerdian, eta, gertakariaren tokira bertaratu direnerako, emakumearen hilotza aurkitu dute.

Biktimarekin bizi ziren gizonezko bi hartu ditu atxilo Poliziak eta Polizia-etxera eraman ditu. Guardia Zibila arduratuko da auzia ikertzeaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Delituak azken ordukoa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Antsoain azken ordukoa Giza hilketak