Gizartea -
Hezkuntza
EAEko ikasleak, Estatuko bigarren onenak selektibitatean
Aurkeztu zirenen % 91,9k gainditu zuten azterketa. Nafarroan, berriz, % 89,4k gainditu zuten, eta seigarrenak dira Estatu mailan.
Erredakzioa
EAEko ikasleak izan ziren Estatuko bigarren onenak selektibitateko azterketan 2012an, izan ere, aurkeztu zirenen % 91,9k gainditu zuten. Nafarroan, berriz, % 89,4k gainditu zuten, eta seigarrenak dira Estatu mailan.
Espainiako Estatistika Institutuak 2011-2012 ikasturteko selektibitate azterketaren estatistikak aurkeztu ditu gaur, eta horren arabera, Errioxak soilik lortu du EAEk baino emaitza hobea, % 93,2k gainditu baitzuten azterketa.
Espainiako Estatuko batez bestekoa % 83,9koa izan zen, % 87,5ekoa froga orokorrean eta % 57,6koa 25 urtetik gorakoen kasuan.
Murtzia (% 68,4), Asturias (% 74,9) eta Andaluzia (% 84,2), berriz, emaitza txarrenak lortu dituzten erkidegoak izan dira.