Gizartea -
Ikerketa
Madril Arenako epailea, baliabide falta dela-eta: 'Ezin dut lan egin'
Abian dituen beste prozedura batzutan 12 hitzordu atzeratu behar izan dituela salatu du. Madrideceko segurtasuna arduradun ohiak, bestalde, enpresako beste buru batzuei egotzi die erantzukizuna.
Erredakzioa
Madril Arenako tragedia ikertzen ari den Eduardo Lopez Palop epaileak bere lana egiteko baliabide falta salatu du. ''Horrela ezin dut lanik egin'', esan du epaileak. Halaber, abian dituen beste prozedura batzutan 12 hitzordu atzeratu behar izan dituela salatu du.
Auzian inputatuta dagoen Madridec enpresako segurtasun arduradun ohia deklaratzera joan da gaur, eta horren deklarazioaren ondoren kexatu zaie epailea biktimen familien bi abokaturi, epaitegietako korridoreetan.
''Zuk uste horrela lan egiterik dagoenik? 12 hitzordu atzeratu behar izan ditut, eta bost hildako dituen auzi batean ez dut idazkaririk'', entzun ahal izan dute bertan bildutako kazetariek, epaileren ahotan.
Erantzuna, enpresako beste buruei
Madrideceko segurtasuna arduradun ohiaren hitzetan, enpresako beste buruen erantzukizuna zen festaren ikuskapena. Halaber, egun horretako Polizia bitartekoak ohikoetatik ''ezberdinak'' eta ''gutxiago'' zirela azaldu du.
Bost orduz deklaratu du epailearen aurrean.