Gizartea -
Doktorego-tesia
EHUk guraso eta irakasleak heztea proposatu du 'bullyinga' ekiditeko
Aitor Martxueta ikertzaileak eskola-jazarpen homofoboari aurrea hartzeko giltzarriak jaso ditu bere doktore-tesian.
Erredakzioa
Eskola-esparruan aniztasun afektibo-sexuala aintzat hartzeko proposamenak aurkeztu eta eskola-jazarpen homofoboari aurrea hartzeko giltzarriak bildu ditu bere tesian Aitor Martxueta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikertzaileak.
"Nola eragiten die heterosexual ez direnei beren joera afektibo-sexualagatik eskola-esparruan jasandako diskriminazioak?" galdera izan du abiapuntu Aitor Martxueta ikertzaileak bere doktorego-tesian. Tesiaren izenburua: "Claves para atender a la diversidad afectivo-sexual en el contexto educativo" (Hezkuntza-ingurunean aniztasun afektibo-sexuala aintzat hartzeko giltzarriak).
EHUko iturriek jakinarazi dutenez, Martxuetak ikerketa enpiriko bat egin du aipaturiko galderari erantzuteko, eta, horrez gain, Euskal Herrian, Espainian, Erresuma Batuan eta Europako beste herrialde batzuetan eta Ameriketako Estatu Batuetan gazteek gai hauetan duten jarrerari buruz egin diren ikerketak aztertu ditu: aniztasun afektibo-sexuala, homofobia eta LGTB ikasleek (lesbiana, gay, transexual eta bisexualak) jasaten duten jazarpena eta diskriminazioa.
Tesiaren ondorio gisa, neurri batzuk proposatu ditu Martxuetak eskola-jazarpen homofoboa saihesteko eta eskola-ikuspegi global batetik aniztasun afektibo-sexuala aintzat hartzeko.
Martxuetak giltzarri batzuk proposatu ditu ikasgeletan aniztasun afektibo-sexualaren zaintza hobetzeko, hezkuntza-ikuspegi global batetik. Horien artean, eskola-inguru seguru bat bermatuko duen eta giza eskubideen errespetuan oinarrituta izan behar duen curriculum bat landu behar dela azaldu