Gizartea -

Donostia

Hiritar Merezimendu domina eman diote Txillardegiri

Txillardegik, Donostia Ospitaleko Neonatologia Zerbitzuak, Luisa Etxenikek, Jaime Caballerok eta Txotxongilo Taldeak jaso dituzte aurtengo dominak.

Hiritar Merezimenduaren dominak. EITB
Hiritar Merezimenduaren dominak.
Donostiak Hiritar Merezimenduaren Dominak banatu ditu

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaime Caballero igerilariak, Donostia Ospitaleko Neonatologia Zerbitzuak, Txontxongilo Taldeak, Luisa Etxenike idazleak eta Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegik" jaso dituzte Donostiak eman dizken Hiritar Merezimenduaren dominak.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea eta Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea egon dira ekitaldian, besteak beste.

Ekitaldiaren une hunkigarrienetako bat Txillardegiri hil osteko aitorpen gisa emandako saria izan da. Joseba Alvarez semeak jaso du domina eta Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari eskerrak eman dizkio "domina hau garrantzitsuena izatea egiteagatik".

Terrorismoa goratzea zekarrela argudiatuta, Donostiako Udalaren erabakiaren berri eman zion Fiskaltzari; izan ere, Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" ETAren sortzaileetako bat izan zen.

Ekitaldiaren aurretik, Alderdi Ederreko lorategietan Donostiako Antzinako himnoa jo dute 1.400 danbor jolek txistulari bandaren laguntzarekin. Aurten, berrehun urte bete dira Portugalgo eta Erresuma Batuko tropek hiria erre zutela eta ekitaldi berezia egin dute.

Ildo honetan, Izagirrek bando bat irakurri du eta "1813. urtea suntsiketaren urtea izan bazen, 2013. urtea giza eskubideen, elkarbizitzaren, parte hartzearen, bakearen eta normalizazioaren urtea izatea" eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea