Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Neska baten kontrako sexu-erasoa saihestu dute bi gaztek Gernikan
Erasotzaileari aurre egin diote eta Ertzaintza iritsi arte atxiki dute. Erasotzaileak 19 urte eta aurrekari polizialak ditu.
Erredakzioa
Bi gazteren ekintzak lagun bati sexu-erasoa egitea saihestu du astearte honetan Gernikan. Gazteek ustezko erasotzailea harrapatu eta zaindu dute Ertzaintza iritsi den arte. Atxilotuak 19 urte ditu, baita zenbait aurrekati polizial ere.
Segurtasun Sailak aditzera emandajoaren arabera, 9:00ak aldera, gizonezko bat Iparragirre kaletik zihoan emakumezko bati eraso egin dio eta aparteko leku batera eramaten saiatu da.
Bidean, erasotzaileak zirriak egin dizkio biktimari eta arropa urratu dio.
Emakumearen bi lagun metro batzuetara zeuden eta biktimaren oihuak entzun dituztenean laguntzera joan dira.
Borroka
Momentu horretan, erasotzaileari aurre egin diote eta harrapatuta eduki dute Ertzaintzako agenteak iritsi diren arte.
Atxilotuak 19 urte ditu, aurrekari polizialak ere, eta epailearen aurrera eramango dute.