Gizartea -

Madrid Arena auzia

Diviertt enpresako jabea atxilotu dute ihes egiteko arriskuagatik

Miguel Angel Floresen atxiloketa ordena judizial baten ondorioz gauzatu dute, Madrid Arenako Halloween festa antolatu zuenetik bi hilabete pasatu direnean.

Miguel Angel Flores Diviertt enpresako jabea. EFE
Miguel Angel Flores
Miguel Angel Flores Diviertt enpresako jabea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak Miguel Angel Flores Diviertt enpresako jabea atxilotu du ostegun honetan, ihes egiteko arriskuaren aurrean, poliziek jakitera eman dutenez. Bost pertsona hil ziren Madrid Arena festa antolatu zuen Floresek.

Floresen atxiloketa ordena judizial baten ondorioz gauzatu dute, Madrid Arenako Halloween festa antolatu zuenetik bi hilabete pasatu direnean. Bost neska gazte hil ziren festa hartan.

Atxiloketa 15:00etan izan da, eta Madrileko Polizia Nazionaleko Gizahilketen V. Taldeak Miguel Angel Flores Poliziako Buruzagitza Nagusiaren etxera eraman du. Ostiral honetan utziko dute epailearen esku.

Gaur El Mundo egunkariak argitaratutako irudi batzuen ostean izan da atxiloketa: enpresaria festako sarrera batzuk zeuden kutxak ezkutatzeko dispositiboa zuzentzen ai zen.

Erakusgarri hau beste ebidentzia eta txosten polizial askori gehitzen zaio, eta "barrutia jendez gainezka" zegoela erakusten du. Atzo, biktimen abokatuek, Eduardo Lopez kasua eramaten ari den epailearekin, Manuel Moix Madrileko fiskal buruarekin eta gizahilketako arduradunarekin batera ikuskapen okular bat egin zuten Madrid Arena pabiloian.

 

 

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea