Gizartea -
Atxiloketa 13an izan zen
8 kilo kokaina atzeman dituzte Loiun, arropan eta edredoitan ezkutatua
Atxilotua 20 urteko emakumezkoa da, Brasiliatik abiatu zen hegazkinez, Lisboan eskala eginda.
Erredakzioa
Polizia Nazionaleko zenbait agentek 8 kokaina kilo atzeman dituzte Loiuko (Bizkaia) Aireportuan arropan eta umeentzako edredoitan ezkutatuta. Gainera, droga ustez sartzen saiatu den 20 urteko emakumezkoa atxilotu dute. Drogak 200.000 mila euro inguruko balioa duela uste dute, Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak zabaldu duenez.
Ikerketa aurreko hilabetean hasi zen, agenteek nazioarteko droga-trafikatzaileak Espainian droga sartzeko erabiltzen ari diren bide bat atzeman eta gero. Aipatutako Ordezkaritzaren arabera, gaizkileek lurralde-aireportuetan egiten dute eta geldialdiak dituzten hegaldietaz baliatzen dira polizia-kontrolak ekiditeko.
Ikerketaren ostean, jakin dute Brasilia-Bilbo hegaldian, Lisboan geldialdia eginda, kokaina asko helduko zela.
Ikerketa poliziala aurreko 13an burutu zuten Loiuko aireportuko atxiloketarekin. 20 urteko emakumezko boliviar bat atxilotu zuten, eta beroki batean, txaleko batean eta edredoitan 8 kokaina kilo zeramatzan ezkutatuta.
Drogak 200.000 euro balio lezake dosietan salduta. Atxilotua epailearen esku utzi dute, eta berak kartzelatzeko agindua eman du.