Etxegabetzeak -
Hipotekak eta alokairuak
Etxegabetzeek % 5,6 egin dute behera EAEn, eta % 37 Nafarroan
Konkretuki, EAEko epaitegiek 1.191 etxegabetze zenbatu zituzten. Nafarroako epaitegiek hipoteka exekutatzeko 162 prozesu hartu zituzten 2018an.
Agentziak | Erredakzioa
Alokairua ez ordaintzeagatik etxegabetzeek % 1,6 egin zuten gora 2018an, Euskadin; hipoteka ez ordaintzeagatik, ostera, etxegabetze gutxiago (% 5,6) izan ziren, 2017ko balantzearekin alderatuta, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak jakitera eman duenez. Nafarroan etxegabetzeek % 37 egin zuten behera iaz; 2017n 154 izan ziren, eta 2018an 97.
Konkretuki, EAEko epaitegiek 1.191 etxegabetze zenbatu dituzte 2018an zehar. Honenbestez, urtetik urtera lau hamarren egin dute behera.
Gehienak, guztira 847, Hiri Errentamenduen Legetik eratorritako prozeduren ondorioz izan ziren, aurreko urtean baino % 1,6 gehiago.
Gainera, beste 235 hipoteka exekutatzeko prozesuak izan dira, 2017an baino % 5,6 gutxiago. Hipoteka exekutatzeko 433 prozesu abiatu zituzten, % 29,7 gutxiago.Nafarroako epaitegiek hipoteka exekutatzeko 162 prozesu hartu zituzten 2018an, 2017ko kopuru berdina.
Nafarroan, alokairua ez ordaintzeagatik egindako etxegabetzeei dagokienez, aurreko urtearekin alderatuta, antzeko datuak bildu ditu azterketak; izan ere, 2018an 255 eraman zituzten aurrera, eta 2017an 254.
Zoru klausulen inguruko epaitegi bereziek 15.527 auzi hartu zituzten Euskadin, horietatik 5.819 ebatzi dituzte, eta 10.600 tramitazioan daude.
5.000 sententzietatik % 98,2 epai baiesleak izan ziren. Azkenik, etxebizitzen legez kanpoko okupazioari dagokionez, urteko bigarren seihilekoan 27 auzi jaso zituzten epaitegiek, eta horietatik 19 ebatzi.