Etxegabetzeak -
Ohiko etxebizitzak
EAEk eta Nafarroak etxegabetze kopururik txikienetakoa dute
Iaz ohiko etxebizitzen 300 enbargo izan ziren Euskadin, eta 338 Nafarroan. Estatuan 101.820 etxegabetze gertatu ziren, horietatik 30.334 ohiko etxebizitzatan, 2014an baino % 13 gutxiago.
Agentziak | Erredakzioa
Hipoteka ezin ordainduta etxegabetze edo enbargoen kopuruak % 15,5 behera egin zuen 2015ean. Horrela, enbargoak jaitsi egin ziren iaz. Guztira, 101.820 etxegabetze gertatu ziren, horietatik 30.334 ohiko etxebizitzatan, 2014an baino % 13 gutxiago.
Etxegabetze prozesu kopururik handiena Andaluzian izan zuten: 16.094; ondoren Katalunian (11.165) eta Valentzian (10.751). Kontrako muturrean Errioxa (272), Euskadi (300) eta Nafarroa (338) daude.
Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) gaur argitaratutako datuen arabera, 22.540 etxegabetzeren berri eman zuten laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino % 16,2 gehiago, baina 2014an baino % 27,8 gutxiago.
2015eko enbargo horietatik 96.760 hiri-finkak izan ziren, 2014an baino % 15,8 gutxiago, eta gainerako 5.060 landa-finak (% 10,7 gutxiago).
Hamarretik zortzi etxegabetze (51.625) prozesuk bigarren eskuko etxebizitzei eragin zieten, 2014an baino % 12,7 gutxiago. Etxebizitza berrien kasuak 8.183 izan ziren, 2014an baino % 27,7 gutxiago.
2005-2008 epean sinatu zituzten
2015ean hasi ziren prozesuetatik % 20,6 2007an sinatutako hipotekak dira, % 15,9 2006an eta % 11,3 2008an. Iaz hasitako etxegabetzeen % 59 2005-2008 epearen barruan sinatutako hipotekak dira.
Finkei dagokienez, Andaluziak 28.126 prozesu pilatu zituen, Valentziak 17.548 eta Kataluniak 16.548. Errioxa (539), Nafarroa (566) eta Euskadi (625), ostera, kontrako muturrean kokatu ziren.