Etxegabetzeak -

Etxebizitza Legea

Etxegabetzeen kontrako plataformek Etxebizitza Legea kritikatu dute

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako plataformek Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea eskatu dute, legea nola tramitatzen ari diren ados ez daudelako.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxegabetzeen kontrako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako plataformek Etxebizitza Legearen tramitazioa kritikatu dute, horien ustez, legeak jaso beharko lituzkeen "funtsezko auziak deskafeinatu" egin direlako.

Ohar batean, aipaturiko hiru plataformek iragarri dute Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza batzordean agerraldia egitea eskatu dutela, legearen tramitazioa nola egiten ari den kezkatuta daudelako.

Azpimarratu dutenez, legeak "halabeharrez" etxebizitza duinarekiko eskubidea gehitu behartu du, administrazioren eta epaitegien aurrean exijitu ahal izango dena.

Bestalde, etxebizitza "hutsa" izendatzeko sei hilabetean okupatu gabe egotea nahikoa dela aldarrikatu dute eta "ez bi urte, lan-taldeak proposatzen duen bezala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Etxegabetzeak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Higiezinen merkatua gaur