Etxegabetzeak -

Adierazpen instituzionala

Etxegabetze 'arriskutsuak' geldiaraztea eskatu du Bilboko Udalak

"Egoera arriskutsuan eta baztertuta" dauden familien eta pertsonen kaleratzeak geldiarazteko eskatu du Bilboko Udalak.

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. EFE
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. EFE
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Egoera arriskutsuan eta baztertuta" dauden familien eta pertsonen kaleratzeak geldiarazteko eskatu du gaur Bilboko Udalak.

Udaleko talde politiko guztiek (EAJ, PP, Bildu eta PSE) eta Iñaki Azkuna Bilboko alkateak sinatu dute adierazpena, etxegabetu behar zuten 50 urteko gizon batek atzo bere buruaz beste egin eta gero.

Hildakoaren senitartekoei eta lagunei "elkartasuna" adierazi die Bilboko Udalak adierazpen instituzionalean.

Zerbitzu sozialen, udal-etxebizitzen eta psikologoen bidez etxegabetze kasuetan esku hartzeko konpromisoa hartu du Udalak, "biktimak artatzeko eta kasu arriskutsuak saihesteko".

Udalaren zerbitzuak

Horrela, familiei eta pertsonei Udalaren zerbitzuak eskaini dizkie "egoera arriskutsu horiek saihesteko".

Bestalde, Justiziarekin elkarlanean egoera arriskutsuak aurrikusteko formulak martxan jartzea proposatu du Bilboko Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko azken albisteak Kaleratzeak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Etxebizitzen merkatua