Etxegabetzeak -

Kongresuko eztabaida

Etxeak ordainetan ematearen alde bozkatuko du EAJk

Etxea ordainetan ematea eskatzen duen herri ekimen legegilearen alde bozkatuko duela iragarri du EAJk, nahiz eta aurrera aterako ez dela badakien, "PPk gehiengo absolutua duelako".

Diputatuen Kongresua. EFE
Diputatuen Kongresua.
Diputatuen Kongresua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk etxegabetzeen auzian etxeak ordainetan ematea defendatzen duen herri ekimen legegilearen alde bozkatuko duela iragarri du Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak, nahiz eta aurrera aterako ez dela esan duen "PPk gehiengo absolutua duelako".

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan esan duenez, "dudarik gabe, EAJk herri ekimen legegile horren alde bozkatuko du, nahiz eta PPk atzera botako duen".

Hala ere, "agian egoera alda" daitekeela esan du, "PPko barne egoerarengatik edo kaleko presioarengatik".

Horren harian, hipoteka-kredituak direla eta zorrak dituzten lagunen babesa areagotzeko, premiazko neurriak jaso dituzte lege proiektu batean. Etxea ordainetan eman ahal izatea proposatuz, ostiralean zuzenketak egingo dizkiotela azpimarratu du jeltzaleak. "Herri ekimen legegileei ere aukera eman behar zaiela uste dugu", gaineratu du.

Gainera, "auzi beraren inguruko beste ekimen bat" martxan dagoela azaldu du eta bertan ere alderdi politikoen zuzenketak daudela gaineratu du. Horregatik, "etxea ordainetan ematea, herri ekimen legegilea onartu ala ez, Kongresuan eztabaidatu beharko den auzia izango da", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea