Eusko Legebiltzarrak Emakumearen Euskal Institutuaren sorkuntzarako legea onartu zuen. Geroago, Emakunde izena hartu zuen institutuak eta Txaro Arteaga izan zen lehen zuzendaria.
Emakunde aldizkariaren zero zenbakia kaleratu zen. Martxoaren 8ko lehen kanpaina egin zuen Emakundek urte honetan, "Emakumea, berdintasuna zure eskubidea da" goiburupean.
Emakunde Sariak banatu ziren lehenengoz. Lehenengo edizioan, hedabideetako profesionalen lana aitortu zen. 2006tik, sari bakarra banatuko da: Berdintasunerako Emakunde Saria.
Ekintza Positiborako I. Plana onartu zuen Gobernu Kontseiluak. Herri administrazioa berdintasunaren aldeko lanean inplikatzea zen helburua.
Sorkunde aurkeztu zuen Emakundek, berdintasunaren inguruko aholkuak emateko gizarte osoari. Hedabideetan kanpaina bereziak jarri ziren martxan
Aholkularitza Batzordea sortu zen, herriz herriko emakume taldeen eta Emakunderen arteko komunikazioa hobetzeko eta elkarlana sustatzeko.
Emakumeen Munduko IV. Konferentzian hartu zuen parte Emakundek, Pekinen. Laguntza ekonomikoa eskaini zuen, konferentzia honetan berrogei euskal emakume inguruk parte har zezaten.
Ekintza Positiborako II. Plana aurkeztu zen. Aurreko planaren ondorioetan oinarrituta, hezkuntza, kultura eta hedabideen bidez zabaltzen diren estereotipoak baztertzera bideratutako plana zen.
Ekintza Positiborako III. Plana aurkeztu zen. Aurreko planen ondorioetan sakondu eta egindako bidea aztertu zen.
Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei arreta hobeagoa eskaintzeko akordioa sinatu zuten EAEko erakunde nagusiek. Besteak beste, udalak, osasun zentroak eta epaitegiak protokoloan parte hartzen hasi ziren.
Nahiko programa sortzen zuen Emakundek, hezkuntza munduan emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako prebentzio programak aurrera eramateko.
Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea onartu zuten Eusko Legebiltzarrak. Urte honetan hartuko zuen Izaskun Moyuak Emakunderen zuzendari kargua.
Ekintza Positiborako IV. Plana aurkeztu zen, Berdintasunerako Legean oinarrituta. Halaber, Nazioarteko Sare Kongresua antolatu zuen Emakundek, "Emakumeak bakeak eraikitzen" lelopean.
Gizonduz programa aurkeztu zen, gizonak berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko.
EUDELekin batera, tokiko berdintasun planak egiteko gida aurkeztu zen, eta horrekin batera, tokiko administrazioetan berdintasun teknikariak kontratatzeko eredu bat sortu zen.
Patxi Lopez lehendakaria buru duen Eusko Jaurlaritzak Emakunderen zuzendaritza berria aurkeztu zuen: Maria Silvestre izendatu zuten zuzendari eta Mariola Serranok hartu zuen Genero Indarkeriaren Biktimen Zuzendaritzaren ardura.
Emakume eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana onartu zen. Bestalde, Adierazi Beldur Barik! lehiaketa martxan jarri zen.
Enpresetan sexu-jazarpenari eta jazarpen sexistari aurre egiteko protokoloa landu zen. EAEn maila goreneko kirola egiten duten emakumeak omentzeko kanpaina abian jarri zen.
Izaskun Landaida izendatu zuten Emakundeko zuzendari. Bere lehen eginkizunetako bat Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana onartzea izan zen.
Emakumeen aurkako Indarkeriaren alorra sortu zen. EAE zeharkatuko duen ekimen ibiltari bat jarriko martxan, eta Emakunderen Foroaren XI. edizioaren topaleku bihurtuko da espazio hori, “Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausoa” lelopean.
Emakundek hainbat aitortza jaso zituen bere lanagatik. Besteak beste, Nazio Batuen Saria eskuratu zuen, genero ikuspegia sustatzeko kategorian, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Legeagatik.
Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana onartu zen. Urte honetan "Volar" pelikula aurkeztu zuen Emakundek Donostiako Zinemaldian, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantza jasotzen duen lana.
Miren Elgarrestak hartu zuen Emakundeko zuzendari kargua. Berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeak, politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak hartzeak, emakumeen ahalduntzea bultzatzeak eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatzeak jarraitzen dute Emakunderen ardatz nagusi izaten.