Gizartea -
Hilketa Bizkaian
Ertzaintzak bederatzi pertsona atxilotu ditu Karrantzako hilketarekin zerikusia dutelakoan
INMA ZABALETA IMAZ
Misael Centeno urtebete zeraman Karrantzan bizitzen. Azaroaren 27an ikusi zuten azkenekoz herriko taberna batetik ateratzen eztabaida bat izan ostean. Ibaian aurkitu zuten gorpua. Autopsiaren emaitzetatik erailketa izan zela ondorioztatu zuten. Ertzaintzak ez du atxiloketa gehiago egitea baztertzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Beste bideo batzuk: