Ekonomia -
Irregulartasunak
HKEEk arazoak ikusi ditu Bilboko Metroko zuzendarien kontratazioan
Publizitate, meritu eta gaitasun printzipioak alde batera utzita, 2010. urtean Bilboko Metroak kontratu mugagabeak egin zizkien bi zuzendariri, HKEEren arabera.
Erredakzioa
2010. urtean Metro Bilbaok eginiko bi kontratazioetan berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioak errespetatu ez zirela ziurtatu du Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE). Horrez gain, auzitegiak enpresa berean zerbitzu kontratazioetan gertatutako irregulartasunak publikatu ditu.
HKEEk gaur egin du publiko Bizkaiko Garraioen Partzuergoaren (BGP) 2009 eta 2012 urteetako ekitaldietako kontu-ikuskatze txostena.
Txostenak Auzitegiko osoko bilkurako gehiengoaren babesa izan du, eta BGPk, “salbuespenak, salbuespen”, bere jarduera ekonomiko-finantzarioa modu baikorrean bete duela ondorioztatu du.
Salbuespen horiei dagokienez, HKEEk, publizitate, meritu eta gaitasun printzipioak alde batera utzita, 2010. urtean Bilboko Metroak bi zuzendariri kontratu mugagabeak egin zizkiela azaldu du.
“Motibazio objetiborik gabe”
Zehazki, Marketingeko zuzendariaren kontratazioari dagokionez, Partzuergoa kanpo-enpresa batekin jarri zen kontaktuan horrek hautagaiak proposatu ziezaizkion. “Publizitaterik egin gabe, lau hautagai aurkeztu zizkion, eta Partzuergoak horietako bat aukeratu zuen inolako motibazio objetiborik azaldu gabe”, dio txostenak.
Urte berean, eta “ prozedura publikorik gabe”, elkarteak Planifikazio eta Gestio zuzendari posturako kontratu bat luzatu zuen, “berdintasun, meritu eta ahalmen printzipioak alde batera utzita”.