Ekonomia -

Celsa Atlantic

'Laminaciones'eko langileek elkarrizketa eskatu diote zuzendaritzari

Enpresa batzordekoordezkariaren ustez hitz egiten hasi behar dira, "Arreguiren irtenbidea ez delako epaitegietan ematen".

Laminaciones Arregui enpresako langileak.
Laminaciones Arregui enpresako langileak.
Laminaciones Arregui enpresako langileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Celsa Atlantic-en (Laminaciones Arregui zen enpresa) langileek enpresako zuzendaritzari elkarrizketa eskatu diote enpresako gatazkari irtenbidea emateko.

Sei hilabeteko greba egin dute langileek eta gaur "lanera buelta antzeztu" dute Gasteizko lantegira egin duten martxa batekin, izan ere, lehengo astean behin-behineko greba bertan behera uztea erabaki zuten.

EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren ostean hartu zuten erabakia, zuzendaritzak aurkeztutako eta 358 langileei eragingo zien lan erregulazio txostena Auzitegiak atzera bota zuelako. Zuzendaritzak dagoeneko helegitea jarri du.

Nando Anguiano (ELA) enpresa batzordeko presidenteak azaldu duenez, langileek zuzendaritzarekin elkarrizketa hasi nahi dute, "Arreguiren irtenbidea ez delako epaitegietan ematen".

"Gurekin hitz egin beharko dute", gaineratu du eta negoziatzeko prest azaldu da.

Bestalde, lanera bueltatu diren arren, asteroko lanuzteekin jarraituko dutela azaldu du, eta datozen bi asteetan, asteartetan, zortzi orduko lanuztea iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea