Ekonomia -

Lan gatazka

Laminaciones Arregik helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean

EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabe utzi du enpresak Arabako bi lantegietako 358 langile kaleratzeko aurkeztutako lan-erregulazioko txostena.

Laminaciones Arreguiko langileak. Argazkia: EITB
Laminaciones Arreguiko langileak.
Atzera bota dute Laminaciones Arreguiren lan erregulazio txostena

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Celsa Atlantic enpresak (lehen Laminaciones Arregui zenak) helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka; izan ere, atzo balio gabe utzi zuen zuzendaritzak Arabako bi lantegietako 358 langileri eragiten zien enpresa desegiteko erregulazioko txostena.

Enpresak epaia “errespetatzen du, baina ez dator bat horrekin”. Enpresaren egoera ekonomikoa “larria da”, eta, beraz, “beharrezkoak diren neurriak hartuko ditugu, betiere legea errespetatuz ”, Laminaciones Arregik jakinarazi duenez.

Epailearen iritziz, frogatuta geratu da enpresak maiatzaren 9an aurkeztu zuen enpresa desegiteko erregulazioko txostena, bezperan langileek hasi zuten greba orokorraren harira, enpresak hartutako mendekua izan zela.

Arrazoi ekonomikoak argudiatuta hartu zuen langileak kaleratzeko erabakia enpresak, eta horren egoera ekonomikoa zaila dela onartuta ere, EAEko Auzitegi Nagusiak ez du uste egoera hori lan-erregulazioko txostena eskatzeko bestekoa denik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea