Krisi Ekonomikoa -

Paris

Rajoy eta Hollanderen lehen batzarra, indarrak batzeko

ETAk armak uztea erabaki ostean, ekonomia izango da bilerako gai nagusia. Euroaren aldeko konpromisoren bat ateratzea espero dute.

Hollande eta Rajoy. Argazkia: Efe
Hollande eta Rajoy.
Hollande eta Rajoy. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta François Hollande Frantziakoak aldebiko lehenengo goi-bilera egingo dute gaur Parisen, eta indarrak batuko dituzte, merkatuei lasaitasuna emateko asmoarekin.

Rajoy bost ministrorekin batera joango da Frantziako hiriburura: Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri Gaietarako ministroarekin, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroarekin, Miguel Arias Cañete Nekazaritza ministroarekin, Jose Manuel Soria Industria ministroarekin eta Ana Pastor Sustapen ministroarekin.

Espainiako eta Frantziako agintari nagusien XXII. aldebiko goi-bilera izango da, eta lehenengoa ETAk armak uztea erabaki zuenetik. Hala ere, bi gobernuek ETA desegin arte borrokari eusteko konpromisoa agertu izan dute ETA desegin arte.

Gainera, aurreko astean Poliziaren eta Guardia Zibilaren zuzendariak Parisen izan ziren 2009an sortutako batzorde estrategikoan parte hartzeko, eta ETA desagertu arte Frantziako eta Espainiako Poliziaren elkarlana ezinbestekoa zela azpimarratu zuten.

Bankuen ikuskatzailea

Hala ere, ekonomia izango da gaurko bileraren gai nagusia. Elkarrekin egon ziren azken bileran bankuen ikuskaritzarako erakundearen sorkuntza ez atzeratzea eskatu zuten, nahiz eta Alemaniak 2013rako martxan jartzea zaila izango dela aitortu.

Erakunde horren lana ezinbestekoa da erreskate funtsak zuzenean dirua bankuei emateko.

Erreskatea

Bestalde, Espainia oraindik erreskatea eskatu gabe iritsiko da Frantziara. Frantziak erakutsi izan du Espainiak erreskatea eskatzearen aldeko jarrera nabarmenena, baina Hollandek argi adierazi zuen Europar Batasunaren azken goi-bileran, Maltan, Espainiako Gobernuari dagokiola azken erabakia hartzea.

Euroaren aldeko konpromisoa

Espainiako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, bi agintariek euroaren aldeko konpromisoa erakustea espero da.

Rajoyk eta Hollandek prentsaurrekoa emango dute Parisen bertan, 14:45ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea