Ekonomia -
LANALDIA MURRIZKETA
Lan Ministerioak sindikatuekin sinatu du lanaldia 37,5 ordura murrizteko akordioa
Lan Ministerioren asmoa da Langileen Estatutua aldatzeko tramitazio parlamentarioa bizkortzea, horretarako babes nahikoa lortu behar baitu.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako Lan Ministerioak sinatu du 2025ean lanaldia 37,5 ordura murrizteko CCOO eta UGT sindikatuekin lortutako akordioa, alde guztiek jakinarazi dutenez.
CEOEk atzera bota zuen ituna, eta Espainiako Gobernua akordioan jasotako konpromisoari forma ematen hasi da, baina azken astean ezberdintasunak sortu dira PSOE eta Sumar bazkideen artean, aplikazio epeengatik.
Akordioa sinatzeko ekitaldian, Yolanda Diaz Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa eta Unai Sordo CCOOko eta Pepe Alvarez UGTko idazkari nagusiak izan dira.
Lan Ministerioan egindako sinadura-ekitaldian, Diazek nabarmendu du "garai historikoa" dela oraingoa, eta azpimarratu du lan-denboraren murrizketa horrek zuzenean eragingo diela 37,5 ordutik gorako lanaldia duten 12 milioi langileri, baita lanaldi partzialeko langileei ere, eta "eskubideak eta soldatak handituko" zaizkiela.
Lan Ministerioren asmoa da Langileen Estatutua aldatzeko tramitazio parlamentarioa bizkortzea, horretarako babes nahikoa lortu behar baitu.