Ekonomia -

Mobilizazioa Bilbon

Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa izango da gaur Bilbon, 220 eragilek baino gehiagok babestuta

Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek deituta, "Etxebizitza eskubidea bermatu, negozioari ez!" lelopean egingo dute gaurko mobilizazioa.

Euskal Herriko etxebizitza sindikatuen agerraldia. Argazkia: Etxebizitza Sindikatua
Euskal Herriko etxebizitza sindikatuen agerraldia. Argazkia: Etxebizitza Sindikatua
Euskal Herriko etxebizitza sindikatuen agerraldia. Argazkia: Etxebizitza Sindikatua

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek deituta, etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa izango da gaur Bilbon, 13:00etatik aurrera, "Etxebizitza eskubidea bermatu, negozioari ez!" lelopean. 220 eragilek baino gehiagok babestu dute hitzordua.

Antolatzaileek adierazi dutenez, asmo argi bat dago deialdi horren atzean, "etxebizitza arazoaren errora jotzea, etxebizitza negozioa den bitartean, inoiz ez delako eskubidea izango, edo, beste era batera esanda, etxebizitza merkantzia den artean, sekula ez delako guztiontzat izango".

Euskal Herrian etxebizitzaren arazoa "gero eta gordinago eta bortitzago azaleratzen" ari dela uste dute sindikatuek. "Horren adierazle dira alokairuen eta hipoteken prezioen gorakada etengabea; turistifikazio basatia, etxegabetzeak, okupazioaren aurkako ofentsiba judiziala, mediatikoa eta poliziala; etxerik gabeko pertsona kopuruaren gorakada; edota etxebizitza ordaintzeko laguntza kaskarren mende gauden langileon zenbatekoaren hazkundea", salatu dute.

Hala ere, kritikatu dutenez, "askorentzat eguneroko arazoa den hori beste batzuentzat negoziorako aukera da: putre funtsek, bankuek, industria turistikoak, erakunde publikoek edo inbertitzaile handiek etxebizitzaren merkatutik gero eta irabazi handiagoa ateratzen dute".

Beraz, etxebizitza sindikatuen ahotan, "argi dago zeintzuk diren txanponaren bi aldeak: burgesiaren irabaziek gora egiteak langileon miseria areagotzea esan nahi du; hau da, gutxi batzuen aberastasunaren eta jabetzen atzean, gehienon pobrezia eta desjabetzea ezkutatzen dira".

Atxikimenduen zerrenda:

Iturria. Etxebizitza Sindikatua

Iturria. Etxebizitza Sindikatua

Iturria: Etxebizitza Sindikatua

Iturria: Etxebizitza Sindikatua

Iturria: Etxebizitza Sindikatua

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Etxegabetzeak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak Etxebizitza albisteak