Ekonomia -

Osakidetzako LEP-a

LAB eta ESK Osakidetzako LEP-aren ebazpenari helegitea jartzea aztertzen ari dira

Auzia artxibatzeko albistea "harrituta" hartu dute sindikatuek baina sinentsita daude Osakidetzak irregulartasunak saihesteko neurriak hartzeko balio izan duela bederen.

Azterketa. Artxiboko argazkia: EFE.
Azterketa
Azterketa. Artxiboko argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak Osakidetzaren LEParen auzia itxi izana harriduraz hartu dute salaketa aurkeztu zuten LAB eta ESK sindikatuek eta ebazpena aztertzen ari dira, helegitea aurkezteko zer aukera eman ditzakeen ikusteko. Autoa ez baita irmoa eta errekurritzeko aukera zabalik uzten du. 

LAB sindikatuko Jesus Oñatek Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan, nabarmendu du "mugimendu sindikalak lortu duela justiziak lortu ez duena", gaur egun mahai negoziatzailearen gainean baitako LEP-en eredua. Aitortu du prozesuak balio izan duela, bederen, Osakidetzako prozesuetan irregulartasunak saihesteko neurriak hartzeko. 

Edonola ere, "adin egon beharra" azpimarratu du Oñate, epai honek "inpunitatea" ematen duela iritzita.  

Sei urteko prozesua

2018ko ekainaren lehenean lehertu ziren Osakidetzaren LEParen inguruko kontuak, egun hartan salatu baitzuten sindikatuek Anestesia eta Angiologiako oposizioetan irregulartasunak izan zirela. 

Ondoren jakin zen ESK sindikatuak egin zuena: iruzurra egon zela frogatzeko, eta proben emaitzak jakin aurretik, notarioaren aurrera eraman zuen nota onenak lortuko zituzten hautagaien zerrenda. Eta asmatu egin zuen, irregulartasunen susmoaren lurrikara hedatuz. 

Osakidetzako 13 hautaproba jarri zituzten susmopean eta, judizialki ez ezik, politikoki ere ondorio handiak izan ditu auziak. 

Oposizioak bi ikerketa batzorde eratzeko ahalegina egin zuen Legebiltzarrean baina ez zuten aurrera egin eta ondoren etorri ziren dimisio eskaera, baita etorri ere. KAsu ezagutu eta bi hilabetera Maria Jesus Mugika Osakidetzako zuzendari orokorrak dimititu zuen eta Giza-Baliabideen arduradunak gero. Kasuak eztanda egin eta bederatzi hilabetera, berriz, Jon Darpon Osasun sailburuaren dimisioa etorri zen. 

Gutun bidez jakinarazi zuen kargu uztea Darponek, Legebiltzarrak bere aurkako gaitzespena onartu baino egun batzuk lehenago.

Paraleloan, esparru judizialean, Fiskaltzak ikerketa hasi zuen. Sei urtean, lau epailek ikertu dute kasua eta 19 pertsona ikertu dira, eta ostegun honetan, ikerketa egin duen azken epaileak itxi egin du kasua, ez baitu topatu delitua egon izanaren zantzurik. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak