Ekonomia -

EAE-KO AURREKONTUAK

D'Anjou, EH Bildurekin irekitako aurrekontuen negoziazioari buruz: "Negoziazioa beste fase batean sartu da"

Nöel d' Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak azaldu duenez, EH Bilduk hasieran "oso urruneko" planteamenduak bazituen ere, baina pixkanaka-pixkanaka aurrekontu proiektura eta gobernuaren politiketara "gerturatu" da.

Nöel d' Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua, artxiboko irud batean. EFE
Nöel d' Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua, artxiboko irud batean
Nöel d' Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua, artxiboko irud batean. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Noel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak zehaztu duenez, gaur-gaurkoz ez dago EH Bildurekin aurrekontuen inguruko akordiorik, baina erantsi du negoziazioa "beste fase batean" sartu dela, eta hitz egiten jarraituko dutela biek.

Gaur, ostiralarekin, bukatu da 2025erako EAEko aurrekontu proiektuari osoko zuzenketak aurkezteko epea, eta EH Bilduk halakorik aurkeztuko ez duela jakinarazi du.

Prentsa aurrera azaldu da D'Anjou negoziazioen nondik norakoak azaltzeko. Sailburua pozik azaldu da osoko zuzenketak "Eusko Legebiltzarren % 10ari" bakarrik dagozkiolako (Sumarrek eta PPk duten ordezkaritzari erreferentzia eginda).

Koalizio subiranistari buruz, sailburuak adierazi du EH Bilduk "oso urruneko planteamenduak" izan zituela hasieran, baina gobernuaren "politiketara gerturatu" omen da orain.

Hala, aurrerantzean, "diskrezioa" galdegin du Ogasun eta Finantza sailburuak negoziatzen jarraitzeko.

"EH Bilduk urrats bat eman behar du, baina asko dago egiteko oraindik", erantsi du.   

Negoziazioetan murgilduta egon diren beste bi alderdiak ere hizpide izan ditu sailburuak. PPri buruz esan du ez dutela "negoziatzeko borondaterik" erakutsi. Sumarren harira, D'Anjouk uste du "zio politikoengatik eta interes ideologikoagatik" utzi zutela negoziazio mahaia. 

PPko osoko zuzenketa aurkeztu dio EAEko aurrekontu proiektuari eta 470 milioiko aldaketak proposatu ditu

1:20

Sumarrek osoko zuzenketa aurkeztu die Jaurlaritzaren aurrekontuei eta 700 milioiko aldaketak erregistratu ditu

0:52
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Ekonomia PSE-EE berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Aurrekontu Publikoak 2024