Ekonomia -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Osakidetzako hauteskundeen emaitzak, Valentziako GOIDIak hilabete eta Black Friday

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Osakidetzako hauteskunde sindikalak. Argazkia: EFE
Osakidetzako hauteskunde sindikalak
Osakidetzako hauteskunde sindikalak. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Osakidetzako hauteskunde sindikalen emaitzak: SATSE sindikatuak irabazi ditu Osakidetzako hauteskunde sindikalak. Guztira 89 ordezkari lortu ditu eta, hortaz, lehen indar izaten jarraituko du. Azken hauteskundeetan baino 11 ordezkari gehiago lortu ditu. ELAk, berriz, bigarren tokiari eutsi dio, eta 81 ordezkari izango ditu. Horien atzetik ageri dira LAB, 44 ordezkarirekin (bi gehiago), 34na dituzte Medikuen Sindikatuak eta UGTk (12 gehiago), CCOOk 29 (bi gutxiago), ESK-k 27 (bederatzi gehiago), eta, azkenik, USAEk 23. .

- Valentziako GOIDIak hilabete: Gaur hilabete bete da goi-geruzetako depresio isolatu batek Valentziaren zati bat suntsitu eta gutxienez 222 hildako utzi zituenetik. Bestalde, kaltetutako azpiegiturak konpontzeko eta berreraikitzeko 2.600 milioi euro baino gehiago beharko direla aurreikusi du Valentziako Generalitateak. Kopuru horri Espainiako Gobernuak Valentzian mugikortasuna berreskuratzeko (123 milioi euro) aldirietako eta abiadura handiko sarea konpontzeko (185 milioi euro) aurreikusitakoa gehitu behar zaio. Uholdeak kaltetutako 18 ikastetxetako 9.750 ikaslek eskolara itzuli ezinik jarraitzen dute, eta aldi baterako lan erregulazioko espedienteek (ERTE) 27.765 langile eta 2.539 enpresa babesten dituzte dagoeneko.

- Black Friday egunerako aholkuak: Nola saihestu Black Friday eguneko (ostiral beltza) iruzurrak. Benetako maukak identifikatzeko gakoak: 1) zerrendatu interesatzen zaizkizun produktuak eta berrikusi horien prezioa aste batzuk lehenago, 2) ez gelditu lehenengo deskontuarekin eta erabili app-ak edo webguneak prezioa lehiakorra den egiaztatzeko, 3) ez erosi presiopean eta berrikusi eta ziurtatu merezi duela erostea, eta 4) ziurtatu produktua itzul dezakezula.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Osakidetza Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak EAE Espainia bideoak Gizartea bideoak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Medikuak Kontsumoari buruzko albisteak Sindikatuak Hauteskundeak Erizaintza CCOO sindikatua Black Friday gaur UGT albisteak Valentziako Erkidegoa ESK sindikatuaren azken ordukoa Hondamendi naturalen biktimak Goialdeko depresioa