Krisi Ekonomikoa -

Rajoy-Rehn bilera

Espainiaren Aurrekontuak, aztergai Europan

Mariano Rajoyk eta Olli Rehn Ekonomia komisarioak hizpide hartuko dituzte gaur Moncloako jauregian.

Olli Rehn Europako Batzordeko Ekonomia komisarioa. EFE
Olli Rehn Europako Batzordeko Ekonomia komisarioa. EFE
Olli Rehn Europako Batzordeko Ekonomia komisarioa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Olli Rehn Europako Batzordeko Ekonomia komisarioa hartuko du gaur Moncloako Jauregian. Bileran, bi buruzagiek Espainiaren 2013rako Aurrekontuak, bankuei buruzko azken txostena eta defizita murrizteko neurriak aztertuko dituzte.

Gobernutik azaldu dutenez, Rajoyk administrazio guztien defizit helburuak betetzeko konpromisoa berretsiko dio Rehni. Erkidego guztietako presidenteak Estatuko gobernuburuarekin batzatuko dira bihar, hori hizpide.

Ostiralean, Oliver Wyman konpainiak Espainiako bankuei egindako azterketaren emaitzak jakinarazi zituen, eta erakundeek 53.745 milioi euro behar dituztela zehaztu zuen.

Egun horretan bertan, txostena sektorean konfiantza sortzeko "urrats erabakigarria" dela esan zuen Europako Batzordeak. Halaber, bankuak berriz kapitalizatzeko prozesua azaroan hasiko dela iragarri zuen.

Gaurko bileran, gainera, Rajoyk 2013ko Aurrekontuen nondik norakoak azalduko dizkio Olli Rehni.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea